Itzulpengintza eta Interpretazioan espezialistak

Ibersolavian eslabiar herrialdeen eta Espainiaren arteko nazioarteko harremanetan gara espezialistak.

Ezagutu nola lagun diezaiokegun zure enpresari beste inork baino hobeto!

Gure laneko hizkuntzak


ERRUSIERA

INGELESA

GAZTELERA

POLONIERA

UKRAINERA

EUSKARA

KATALANA

Itzulpengintza

  • · Testu orokorren eta iragarkien itzulpenak
  • · Web guneen itzulpena eta lokalizazioa
  • · Ikus-entzunezko itzulpena eta azpitituluak
  • · Zinpeko itzulpena

Zuzenketak

  • · Gure laneko hizkuntza guztietan idatzitako testuen zuzenketa

Interpretazioa

  • · Konferentzia interpretazioa (esan ostekoa, aldi berekoa, loturazkoa)
  • · Interprete laguntzaileak

Nazioarteko aholkularitza

  • · Nazioarteko marketina eta atzerriko merkatuen ikerketa
  • · Community management (sare sozialetan presentzia)
  • · Bisen eta dokumentuen bideratzea

Turismoa

  • · Gida turistikoak Espainian, Erresuma Batuan, Errusian, Ukrainan eta Polonian

Inés Goñi

Zuzendaria

Bilbon jaio zen. Kanadan, Ingalaterran eta Errusian bizi izan da; orain Bilbon bizi da. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi eta konferentzia interpretazioan espezializatu zen.

Bere jakintza-arloak dira: ingurugiro politika, nazioarteko harremanak, musika eta xakea.

Laneko hizkuntzak:
· Gaztelera
· Ingelesa
· Errusiera

Amaia Donés

Poloniera eta euskara koord.

Gasteizen jaioa, Quebec eta Ingalaterran bizi izan da; orain Polonian dago. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn.

Bere jakintza-arloak dira: kontratuen itzulpena, eraikuntza eta energia berriztagarriak, ikasketa kulturalak eta antropologia.

Laneko hizukntzak:
· Gaztelera
· Euskara
· Ingelesa
· Poloniera

Victoria Stoliarova

Errusiera eta ukrainera koord.

Kieven jaioa, Ukrainan eta Espainian bizi izan da; orain Bilbon bizi da. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen, eta orain Ingeniaritza ikasketak burutzen ari da.

Bere jakintza-arloak dira: itzulpen teknikoa, dokumentuen itzulpena, aldi bereko interpretazioa eta negoziazioak.

Laneko hizkuntzak:
· Gaztelera
· Ingelesa
· Errusiera
· Ukrainera

Paula Zumalacárregui

Zuzentzailea eta itzultzailea

Ingeles Filologian lizentziatua Universidad Complutensen, karrerako azken urtea Cambridgeko Unibertsitatean burutu zuen.

Itzulpengintzan espezializatu zen Salamancako Unibertsitateko Itzulpengintza eta Kulturarteko Bitartekaritza masterrean, eta zuzentzaile formakuntza Cálamo&Cran-eko ikastaroetan eskuratu zuen.

Laneko hizkuntzak:
· Gaztelera
· Ingelesa

Jie Chen

Itzultzailea

Txinan jaio zen. Bost urterekin joan zen Espainiara bizitzera. Orain Portugalen bizi da. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen (txineratik gaztelerarako interpretazioan egin zuen espezializazioa).

Aditua da Txinarekin merkataritza harremanetan, komunikazioan eta merkataritza negoziazioetako interpretazioan Txinako inbertitzaileekin.

Laneko hizkuntzak:
· Gaztelera
· Txinera
· Ingelesa

Alicia Jankowiak

Itzultzailea

Poznanen (Polonia) jaio eta bizi da; Espainian bizi izandakoa. Ingeles Filologia eta Etnohizkuntzalaritza (espezializazioa: gaztelera eta euskara) ikasketak egin zituen.

Atzerriko hizkuntzak ikasteko baliabideetan espezializatua. Argitaletxe berritzaile bateko erredakzioko zuzendaria da.

Laneko hizkuntzak:
· Gaztelera
· Poloniera
· Ingelesa
· Euskara

Gurekin lan egitearen abantailak

- Iberoslavia osatzen duen taldea gaztea eta dinamikoa da, eta arloan esperientzia zabala eskaintzen duen nazioarteko izaera du.

- Gure itzultzaile eta interprete guztiek beren ama-hizkuntzetara itzultzen dute.

- Ondo koordinatutako talde txikia gara. Proiektu bakoitza arreta handiz zaintzen dugu.

- Gure enpresa merkatu jakin batean dago espezializatua: Espainia eta herrialde eslabiarren arteko harremanetan. Beraz, gure arloa ezinhobe ezagutzen dugu.

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez gurekin harremanetan: +34 669 058 096 | iberoslavia@gmail.com